XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bete ama andre Pikak bialita edo, bazkaria eramaten zion, etxeko morroi batek beste iñork etzekien, aitzulo artan luzarosamarrean egon zan.

Bakarraldi orretan otoitzaren bidez Prantziskoren biotza adoretu zan; eta, edozein neke eramateko trebe, Asisa itzuli zan.

Asistarrak lenengoetan, aren itxura zurpil-makala ikusirik, arriturik gelditu ziran; baño bereala, erotu egin dek esanaz, nausaka eta arri ta loi jaurtika asi zitzaizkion.

Eta Prantziskok, itz erdi bat ere esan gabe, ixil-ixilik eramaten zituan, bere erritarrak egiten ziozkaten, laido ta irain guztiak.

Bere aita, gertaera orren berri izatean, amorruak artu zuan, eta, beste iñork baño geiago zeatu eta laidoturik, etxeko zoko batean itxi zuan gure Prantzisko gaxoa.

Eztakigu itxi artan zenbat egunez egon zan.

Pedro Bernardo etxetik atera zan batean andre Pikak bere semeari atea zabaldu zion eta azke utzi zuan, artu zuan, bidetik ibili zedin.